XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1.- SINTAXIA

Programazio lengoaia bat, LOGO barne dagoelarik, ez da izen-multzo hutsa.

Hori ere bada, baina horretaz gain hitz horiek konbinatzeko beharrezkoak diren legeak ere, lengoaia horren parte dira.

Horregatik, hain zuzen, LOGO lengoaiaren barruan bi parte bereziko ditugu: a) =sLn=TAXIA: bertan lengoaia eraikitzeko erabiltzen diren oinarrizko legeak aipatuko dira; b) LEXIKOA: zati honetan lengoaia horren hiztegia aipatuko da, hitz horiekin batera bere esanahia agertuz noski.

Has gaitezen oinarrizko SINTAXIA agertzen.

2.1.1.- Lanerako erak

Bi modutan lan egin daiteke LOGO lengoaian.

Lehen moduari ERA ZUZENA esaten zaio, bigarrenari PROZEDURA-ERA.

ERA ZUZENA: era honetan bidalitako aginduak betetzen ditu ordenadoreak, baina ez du egindakoaren berri bere memorian gordetzen.

LOGO lengoaia kargatu ahala, ordenadorea era honetan aurkitzen da.

Salbuespenen bat badago erregela honetan, baina oraingoz horrela utziko dugu gaia. Kapitulu honetan, lan hau bakarrik erabiliko dugu.

PROZEDURA-ERA: era honetan lan egiten denean, bidalitako aginduak betetzeaz gain, egindakoaren berri memorian gordeko du ordenadoreak.

Lan-era hau martxan jartzeko egin behar den lana, hurrengo kapituluan agertuko dugu.

2.1.2.- Komando eta eragiketak

Lengoaia arruntetan egiten ez den bereizketa egin behar dugu LOGO hobeto ulertzeko.

KOMANDOA: ekintza bat burutzen duen instrukzioari KOMANDO izena ematen zaio.

Instrukzio modu hau autonomoa da eta ez du beste inoren laguntzaren beharrik.

Adibidez: IDATZ HOLA, komandoa den instrukzioa da.

Komando honek betetzen duen ekintza, HOLA hitza idaztea da.

ERAGIKETA: bi balioen konbinaketa burutzen duen instrukzioa, eragiketa da.